Bakearen alde, Berrarmatzeari ez

Gaur egun, Nafarroako ezkerrek ohartarazi behar dugu Europar Batasunak bultzatutako bilakaera gerrazalearen arriskuaz, ho- rren gidariak direla Ursula Von der Leyen, Europako Batzorde- ko presidentea, eta NATOko bere aliatuak. Iragarritako “ReArm Europe” plana beste urrats bat da gorakada militaristan, eta Eu- ropa zurrunbilo belizista batean murgiltzeko mehatxua dakar, eta ustezko kanpoko etsai bat asmatuta, oinarrizko baliabide publikoak desbideratzen dira armamenturako, defentsarako eta segurtasunerako; inbertsio gerrazale hori eskubide sozialetan eta politikoetan egindako murrizketen bidez ordainduko da, Nafa- rroako gehiengo sozialaren bizi eta lan baldintzak kaltetuta.
Europak, ordea, ezin du gerrarako eta suntsipenerako arma ge- hiagorekin erantzun, are gutxiago Estatu Batuetako industria militarraren onurarako. Gure iritziz, “gerrako jaunei” erantzun behar zaie nazioarteko legezkotasun gehiagorekin, diplomazia eta elkarrizketa gehiagorekin, eskubide gehiagorekin, subirano- tasun ekonomiko eta energetiko gehiagorekin, baita elikadura burujabetza gehiagorekin ere. Azken finean, Europa soziala eta herriena, jasangarria eta batuagoa, herritarrei segurtasun han- diagoa eskaini, desberdintasunei aurre egin eta ezinbesteko eral- daketa ekosoziala areagotuko duena. Bonbek Ukrainan, Palesti- nan eta munduko beste leku batzuetan hiltzen jarraitzen duten une honetan, benetako su-etena exijituko duena. Ez dugu arma edo diru gehiago bidali behar. Salatzen dugu ez dela baliozkoa Trumpen zein Europaren berrarmatzearen bidea. Diplomazia eta elkarrizketa dira munduan dauden gatazka armatu guztiak bukatzeko bideak.
Historian, Nafarroa lurralde bakezale, antimilitarista eta intsu- misoa izan da. Nafarroan, gogora dezagun beste behin, 1986ko martxoaren 12an Aliantza Atlantikoari buruz egindako kontsul- ta-erreferendumean, Nafarroako herriak zaplazteko ederra eman zion NATOri. % 62,64ko partaidetzarekin, 130.828 nafarrek (% 53,44) EZETZ esan zioten NATOri eta, aldiz, 99.815ek (% 40,77) baiezkoa eman zioten. Urte batzuk geroago, Nafarroa mugimen- du antimilitaristaren eta intsumisioaren aitzindaria izan zen. Ehunka gazte espetxeratu zituzten bakea defendatzeagatik eta borrokatzeagatik armaden aurka eta gizarte desmilitarizatuaren alde. Horri gehitu behar zaizkio Bardeako tiro-poligonoaren aurkako borrokaren hamarkadak, NATOren eta gerraren zerbit- zurako gune gisa. Poligonoak kalte larriak egiten dizkie inguru- menari eta ondoko herrien segurtasunari. Gaur egun, Nafarroa guztian izandako mobilizazio indartsu haietatik urte batzuetara, belaunaldi berriek Bakearen eta borroka antiinperialistaren de- fentsari heldu behar diogu berriro, funtsezko gaia baita.
Ezker politiko, sozial eta sindikalok giza segurtasuna defendat- zen dugu une honetan, berrarmatze militarraren ordezkotzat. Nafarroako langile gehienek ez dute behar ez bonbarik, ez dro- nerik, ez tankerik. Segurtasuna behar dugu lan esparruan eta etxebizitza eskuratzeko, osasun eta hezkuntza segurtasuna behar ditugu, baita elikadura subiranotasuna eta ingurumen edo kul- tura segurtasuna ere. Eskubide eta berme sozialak behar ditugu.
Gaur adierazi behar dugu Berrarmatze Planak, zalantzarik gabe, sortuko dituen gerra, gosea, pobrezia eta desberdinkeria saihes- tu daitezkeela (Europako herrialde batzuek beren gain hartu di- tuzte, jadanik, zenbait murrizketa zerbitzu publikoetan). Gaur egun, berretsi behar dugu Europako herriek dugun konpromisoa bakearekin, herrien subiranotasunarekin eta gehiengo sozialaren eskubideen defentsarekin.
Gerrako jauntxoek ezarri nahi diguten bide-orriaren oso bestelakoa da erakunde politiko, sozial eta sindikal horien proposamena munduarentzat. Etengabe aldatzen ari den mundu multipolarraren aurrean, diplomaziaren eta elkarri- zketaren aldeko apustua egiten dugu, armagabetze proze- suen aldeko apustua egiten dugu armategi nuklearrei arre- ta berezia eskainiz, NATO bezalako erakunde militaristak desegitearen alde egiten dugu, eta munduko herrien arte- ko alde anitzeko lankidetza proiektuak garatzearen alde.
Beharrezkoa eta premiazkoa da paradigma aldaketa, Eu- ropan eta munduan nagusi den belizismoari gailenduko zaiona. Bake eta elkarrizketa kulturak eraiki behar dira, ga- tazka politikoak konpontzeko tresnatzat harturik. Segurta- sun proiektu propio bat eraiki behar da, Europa guztirako egonkortasuna eta bakea bermatzeko, Errusia barne. Eredu sozioekonomiko bakarrak berma dezake bizikidetza baketsua. Eredu horrek, herri eta herritarren eskubideen begirunean oinarritutako bizi-baldintza duinak eta nazioarteko harre- manak ekarriko ditu eta kapitalaren logikari ihes egingo dio.
Gaur, 1986an bezala, nafarrok adierazten dugu Bakea dela bide bakarra munduko herrien arteko bizikidetzarako.
Berrarmatze planari ez. Gerrari ez. Bakeari bai.