Egin dohaintza
Ezinbestekoa da baliabide ekonomikoak izatea gure jarduera gauzatu ahal izateko, ekimenak eta ekitaldiak antolatu ahal izateko, gure proiektu politikoa behar bezala lau haizetara hedatzeko; betiere, Ezker Batuan ohi bezala, behar-beharrezko dena baino gehiago gastatu gabe.
Bestalde, ahal eta nahi baduzu, Nafarroako Ezker Batua diruz lagundu dezakezu, eta laguntza hori hurrengo urteko errenta aitorpenean (PFGZ) sar dezakezu, desgrabatu ahal izateko.
Banku bidezko dohaintza:
Bankuaren bidezko dohaintza bat egiteko, sar ezazu dirua honako kontu korrontean, zure nortasun agiriaren zenbakia paratuta, “NEBi dohaintza” kontzeptupean:
ES83 2100 8988 8606 0000 6251
Behin dirua sartuta, jakinaraz iezaguzu dohaintza egin duzula, bankuko transferentzia agiriaren kopia baten edo argazki baten bidez, hartu izanaren agiria igor diezazugun. Garrantzitsua da oso zure nortasun agiriaren zenbakia jartzea transferentziaren kontzeptuan, bestela ezin izango baitugu dirua onartu, eta Espainiako Bankuari eman beharko baitiogu.