Koordinatzaile Orokorra

Nafarroako Ezker Batuaren koordinatzaile orokorra kide anitzeko zuzendaritzaren ordezkari gorena da. Halaber, NEB ordezkatzen du administrazio publikoaren atal guztien aurrean eta, oro har, jendaurreko jarduera politikoan. Marisa de Simon Caballero da egun Nafarroako Ezker Batuaren koordinatzaile orokorra.

Biografía

Irakaslea, eta NEBen parlamentaria Izquierda-Ezkerra koalizioaren izenean, 2011. urtetik.

Gaur egunean, Ezker Batuko Koordinadora Federaleko eta Biltzar Politiko eta Sozialeko kide da, eta baita Ezker Batuko Hezkuntza Arlo Federalekoa ere. CCOOko afiliatua, Nafarroako CCOOko Hezkuntza Federazioaren Batzorde Eragileko kide izan da bi agintalditan, estatuko CCOOko Hezkuntza Federazioaren Batzorde Eragileko kide eta Nafarroako CCOOko Hezkuntza Federazioaren ordezkaria Nafarroako Eskola Kontseiluan.

Ibilbide profesionalean, besteak beste, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren aholkulari aritu zen, Matematikaren didaktikan, curriculum gaietan eta eskola antolakuntzan aditua den aldetik. LOGSE legearen curriculum garapenean parte hartu zuen. Egun, Sarriguren institutuan du lanpostua.

Back to top button