Kide Anitzeko Batzordea

Kide Anitzeko Batzordea da Nafarroako Ezker Batuaren eguneroko jardueraz arduratzen den organoa. NEBen Batzarrean eta Batzar Politiko eta Sozialean hartutako erabakiak gauzatzea da bere egiteko nagusia. Halaber, batzorde honen eginkizuna da lan-proposamenak eta eztabaida politikoak prestatzea eta bideratzea.

Koordinatzaile orokorrak eta NEBen Batzarrak hautatutako kideek osatzen dute batzorde hau; betiere, sexuen arteko parekotasuna aintzat hartuta eta joera politiko guztiak ordezkatzen saiatuta.

Egun, honako hauek dira Nafarroako Ezker Batuaren Kide Anitzeko Batzordea osatzen dutenak:

Mª Eugenia San Martín Jauregui
Rafa Martinena Lopez
Isabel Burbano Sanchez
David Álvarez Yangua
Eva González Fernández
Iñaki Bernal Lumbreras
Pilar Gastón Sierra
José Miguel Nuin Moreno
Virgina Guerra Ros
Javier Barinaga Adrián
Back to top button